Gorka Lupiañez durangarra era basatian torturatu dute. Hala jakinarazi zuten joan den abenduaren 22an senitartekoek egindako prentsaurrean, lehenagotik ere prentsaren bidez horren berri bagenekien arren.

Andoni Lupiañez anaiak Gorkaren testigantzaren berri eman zuen. Hotzikara sortzerainoko adierazpenok hausnarketa bat aireratu zuten: "zer espero daiteke tortura basati hauek baimentzen dituen justizia batengandik?"

Irakurri torturen testigantza osoa.