Gauzak argi esaten ez dituelako, batetik, eta gure memoria xumeari astindutxo bat eraginda zalantzarako arrazoiak mordoka agertzen zaizkigulako, bestetik, oso dudakoa begitantzen zaigu, Ibarretxek, Vascongadetako lehendakariak, zurrunbilo mediatikoaren erdi-erdian jarri duen kontsultaren kontu hau.

Ziaboga politiko baten aurrean gaude. Lehen Imaz eta Imaz zena, orain, Ibarretxe eta Ibarretxe da. Gainera, ziaboga taktikoa dela pentsatzeko arrazoiak ere badaude. PNV-k egin ohi ditu horrelakoak, edo hauteskunderen batzuetan emaitza txarrak jaso dituelako edo hauteskunde berri batzuen aurrean egoera politikoak aukera eskaini izan diolako. Oraingoan bietatik dago; azken udal hauteskundeetan emaitza oso txarrak jaso dituzte eta, bestetik,  2008ko martxoan hauteskunde espainiarrak izango dira. Gainera, ezin dugu ahaztu, Ezker Abertzalearen aukera politikoa legezkanpo dagoela.

Ageriko osagarri taktikoaz aparte, ikusteko dago herri estrategiatik ere ete daukan bat-bateko aldaketa honek, baina pisuzko zantzuak ageri zaizkigu betaurrean horrelakorik ez dagoela pentsatzeko, ez, barriz, erregionalista moderatuen iruzur historikoen birpasara jota, ez, denboran bertarago, PNV-ren jardun hurbilaren begiratu soilean baino. Esate baterako, Ardanzarekin Ajuriaeneako akordioa diseinatu eta beste batzuen artean euskal preso politikoen sakabanaketa bultzatu zuten eta  handik urte batzutara (ziaboga), Mayor Orejaren aurrean Ibarretxe buru zutela abertzaletasunaren ikur folklorikoa astintzeko lotsa izpirik sentitu ez eta “independentzia…independentzia!” oihukatu zuten 2001eko maiatzeko emaitza “histerikoen” ozpakizunetan. Gero, gutxira,(ziaboga berri bat) Ibarretxek  berak argitu zigun interdependentzia zela gau ero hartan oihukatu gura zutena, interdependentzia edo  “soberanía compartida” espainolez esanda. Tartean, (besterik ere egon da), historiarako geratuko den ziaboga gogoangarri bategaz Jose María Aznarri Espainiako presidente izateko beharrezko zituen bozkak eman zizkioten. Ordukoan Arzallus zen traineruan lemazain. Merke saldu zuten geure burua, (ez eurena, jakina), eta garesti ordaindu zuen herri honek orduko negozioa. « Apóstoles de la claudicación » izendatu zituen Jon Idigorasek, 2004ko azaroan, Anoetan egindako agerraldian. Ez zuen arrazoirik falta.

Ibarretxek borondaterik balu eta berea epe luzerako eskaintza estrategikoa balitz, hortxe dago, mahai gainean, Ezker Abertzalearen proposamen zintzo eta zehatza. Marko Demokratikorako Proposamena. Anaitasuna eta Ustaritzen, hego eta ipar, lurraldetasuna eta erabaki eskubidearen korapiloak askatzeko aurkeztu eta negoziazio prozesuan zehar gatazkaren konponketarako eskaini dena. Bidea, epeak eta euskarri legalak zehaztuta, proposamen horretan proiektu politiko guztien defentsari ematen zaie bidea bai independentista zein erregionalista edo federalista zein unionistari ere. Proposamen horrek ahalbideratzen duen herri kontsultan, herritarrei galdetuko zaie zer izan gura duten, baina aukera guztien artean hautatzeko bidea eskainita. Aukera guztiak egon ezean, gainotzekoa iruzurra da, hiru probintzietarako estatutua bai ala ez  bozkatu beharra iruzurra izan zen moduan. Nafarroako foru hobekuntzarako legearen inposaketa ekintza faxista izan zen moduan.

Euskal Herriak ez du beste iruzurrik behar. Nazioarteko zuzenbideak jasotzen dituen herri eskubideen aitortza da berez dagokiona. Ibarretxek anbiguitatearen lema erabiliz atea zabalik utzi dio hurrengo ziaboga  bati. Zertaz ari da herri kontsulta dionean?  Zer bozkatuko dugu 2008ko urriaren 25ean? Zelan jasoko du lurraldetasuna zorioneko kontsulta famatuak?

 

Estamos ante una ciaboga táctica; lo que hasta ahora era Imaz y nada más que Imaz, ahora es Ibarretxe y nada más que Ibarretxe….Queda por saber sí además hay algo de coherencia política y estrategia de olución, pero, incluso la trayectoría más reciente del PNV, nos proporciona indicios para desgraciadamente ospechar que no.

Si Ibarretxe tiene verdadera voluntad, ahí está la propuesta de la Izquierda Abertzale para un nuevo marco emocrático y las claves para desbloquear los nudos de la terriotorialidad de Euskal herria y el derecho a decidir de todos y todas.

Si no se garantiza la  posibilidad de defender todas las opciones políticas, desde la independentista hasta la unionista, estaremos ante un nuevo fraude político como lo fueron el referendum del estatuto de autonomía para tres provincias o la imposición fascista de la ley de amejoramiento foral.