Abiadura Handiko Trenak eskualdean eragingo dituen triskantzak ikusita, proiektuaren datuak eta xehetasunak argitaratzea pentsatu dugu, zein tamainatako proiektuaren aurrean gauden neurtu dezagun. Testu osoa irakurtzen baduzu hotzikara eragiten duten zifrak ezagutuko dituzu.

(Hemen agertzen diren datuak Astola urtekaritik eskuratu ditugu).

Trazaduraren deskribapen orokorra
Abiadura Handiko Trenaren proiektuan 172 kilometroko trenbide sarea egitea aurreikusten da,  horietatik 30,7 km Durangaldetik igarotzekoak.
Durangaldeko zatia zortzi azpitartetan banatuta dago. Sortaldetik sartaldera, hasierako kilometroetan “Y”aren beso bi sartuko dira Elorriora Iguria aldetik norabide ezberdinetatik eta Udalaitz azpitik datozen tunel banatan, eta  Iguria auzoa erdian hartuko dute. Beso bata Angiozar-Bergaratik sartuko da eta bestea Arrasate-Aramaiotik. Azken hau Udalaitzpeko hiru tuneletariko batetik aterako da Elorriora. Esan bezala, Udalaitz azpitik beste bi tunel izango dira, Aramaiotik Behobiara doan interkanbiadore edo aldageltokiarenak alegia (Gasteiz-Donostia adarra). Hauetako 2 km ere Elorrioko Udal barrutian garatuko dira gero Gipuzkoan barrena murgiltzeko.
Aurreratxoago, eta Atxondon sartzeaz batera, bi beso horiek “Angiozar-Atxondo aldageltokia” izeneko gunean elkartuko dira eta azpiegitura bakar bat bezala jarraituko dute Bilbora arte, hau da, trenbide bi elkarren kontrako norantzan eta plataforma bakarraren gainean. Trenbide edo karril biek zubi, tunel eta luebaki komunak izango dituzte. Halere, “Y”aren bi besoak Atxondon elkartu arte, Elorrion zehar hiru trenbide ezberdinek okupatuko dute lurraldea Udalaitzpeko tuneletatik irten ondoren. Donostiatik datorren zatiaren norantza bakoitzak bere zubi eta tunel bakanduak izango ditu, eta Gasteiztik datorrenak ordea norantza bientzat azpiegitura komunak. Beraz, hiru trenbide Elorrioko zati guztian eta Atxondon sartu arte. Aurreikusitako kostua 58.000.000 € ingurukoa da oinarrizko proiektuaren arabera eta Angiozarko adarrak kontutan hartu gabe (gutxi gora behera beste hainbeste).
Hurrengo trenbide zatiak Atxondo Abadiñorekin lotuko du 4,220 kilometroko luzeran. Obra-zati honen oinarrizko proiektuak 65.500.000€ inguruko aurrekontua du. Zati honetan trenak Atxondoko ibar zabala zeharkatuko du igerilekuen ondotik 1.029 metro luze eta 80 metro altuko zubi batetik. Gauza bera gertatzen da Mendiolan, non  453 metro luzeko zubibide bat egingo den (Sagastako zubibidea) ibarra alde batetik bestera zeharkatzeko.  Zubibide honen zutabe batek Mendilibar Erdikoa baserria azpian hartuko du.
Laugarren zatian, Abadiñon hasi eta Eguskitzako tunelaren zulotik Durangora pasatuko gara eta hemendik eta udal igerilekuen gainetik, Larrinagatxu aldera “Mañariako Zubibidea”n bailara zeharkatuz eta Mendigain tunelean sartuz berriro ere. Guztira 3,52 kilometroko tramoa izango da:  Abadiño (1,080 Km) - Durango (1,430 Km) – Izurtza (0,705 Km) - Durango (0,305 Km). Zati honen aurreikusitako kostua, proiektuaren arabera, 71.318.843,93 €.
Bosgarren zatiak, Durango eta Zornotza bitartekoa, Larrinagatxun hasi eta San andres tunelpetik igaro ordoren, Orozketa pasako du zubibide eta luebakian.  Gero Urzelaiko tunela eta Torrebasoko hondakindegira arte, bertan Amorebieta/Etxanon sartzeko, Euba ingugurura arte (Bernagoitiako errepide azpian). Beraz, Durango (0,032 Km) - Iurreta ( 2,718 Km) – Zornotza  (1,850 Km) zatiak hartuko lituzke, 91.126.000,23 €ko aurrekontuarekin, beti ere proiektuaren arabera.

Oraindik beste zati bi geldituko lirateke: Amorebieta/Etxano- Amorebieta/Etxano (5,030 Km. eta 86.523.144,30 €) eta Amorebieta/Etxano-Lemoa (guztira 3,449 Km, hauetarik 3,150 Km Amorebieta/Etxanon; 61.280.215,66€ko aurrekontua, hauetarik 56.000.000€ inguru Amorebieta/Etxano zatikoak). 

Beraz, eta orain arte esandakoak laburtuz, Arrasatetik Lemoara doan Durangaldeko zatiak 28,7 km. izango ditu gure eskualdean eta guztira 465.000.000€ inguru kostatuko zaigu, ADIFek (Madrileko Sustapen Ministerioaren menpeko enpresa publikoak) kudeatutako lanetan. Horri gehitu behar zaio Eusko Jaurlaritzari dagokion Durangaldeko atala, beste 60.000.000 € inguruko kostea izango duena gutxi gora-behera. Azkenik, Aramaio-Behobia aldageltokiaren kostua gehitu beharko genioke, hau da, 2 km inguruko tunel bi, beste tunelarekin alderatuz, gutxi gora behera beste 50.000.000 € inguru. Guztira, Durangaldeko azpiegitura 575.000.000€ kostako da, eta hori tren erreiak, argi-indar katenariak eta beste trenbideko elementu finko eta mugikorrak kontuan hartu gabe. TARTEAK DATUTAN, Durangaldeari dagozkkion zatian bakarrik
Arrasate-Elorrio
Desjabetzeak: 137.745 m2; hau da 13,7 Ha. Hauetatik gehienak nekazaritza lur eta basoak, ez eraikigarriak.
Lur mugimenduak: lur indusketak 1.800.796 m3. Lurren beteketak 367.587 m3, hondakindegira eraman beharreko soberakinak: 1.433.209 m3. Hondakindegi nagusia, Aldaso, 86.290 m2 eta 817.733 m3 rekin.
Tunel bat: (Udalaitz, 3.160 m. Hautetatik 1.540 Elorrion)
Kalte nagusiak: Udalaitzko akuiferoan tunelek egingo dutena. Ur Zuzendaritzak eta Ingurugiro Sailak zehaztasun gehiagoko ikerketa berezia egitera derrigortu dute, akuiferoaren funtzionamenduaren eta obraren eraginen inguruko datuak eskasak zirela eta. Nola tunelekin lur eta harri mordo bat  aterako den, hondakindegi handiak zabaldu beharko dira.

Elorrio-Atxondo (4,240 Km)
Desjabetzeak: oraindik zehaztu gabe.
Lur Mugimenduak: eraikuntza proiektuan zehaztuko dira.
Hondakindegi bat: (345.000 m3)
Tunelak: Oinarrizko Proiektuan 228 m tunel faltsu ageri dira baina exekuzio egitasmoan besteren bat sartuko da ziurrenik.Desjabetzeak: 137.745 m; hau da 13,7 Ha. Hauetatik gehienak nekazaritza lur eta basoak, ez eraikigarriak.Lur mugimenduak: lur indusketak 1.800.796 m. Lurren beteketak 367.587 m, hondakindegira eraman beharreko soberakinak: 1.433.209 m. Hondakindegi nagusia, Aldaso, 86.290 m eta 817.733 m rekin.Tunel bat: (Udalaitz, 3.160 m. Hautetatik 1.540 Elorrion)Kalte nagusiak: Udalaitzko akuiferoan tunelek egingo dutena. Ur Zuzendaritzak eta Ingurugiro Sailak zehaztasun gehiagoko ikerketa berezia egitera derrigortu dute, akuiferoaren funtzionamenduaren eta obraren eraginen inguruko datuak eskasak zirela eta. Nola tunelekin lur eta harri mordo bat  aterako den, hondakindegi handiak zabaldu beharko dira. Desjabetzeak: oraindik zehaztu gabe.Lur Mugimenduak: eraikuntza proiektuan zehaztuko dira.Hondakindegi bat: (345.000 m) Tunelak: Oinarrizko Proiektuan 228 m tunel faltsu ageri dira baina exekuzio egitasmoan besteren bat sartuko da ziurrenik. Lau zubibide: Kinatoi (772 m), Aidaso (214 m), Zabaleta (502 m) eta Lanebera (266 m),
Kalte nagusiak: tarte honetan trenak aldageltokiraino hiru bide edo errei izango ditu eta, beraz, lur-arlo handiak jango ditu, luebaki zabalak egingo dira eta inpaktu gogorra izango du paisaian. Tarterik gehientsuena luebaki artean eta zubi gainetik doa, beraz zarata ere kontutan hartzekoa izango da Elorrioko herrigunetik nahiko hurbil pasatuko delako  (Pulla inguruan 300 metro baino hurbilagotik)

Atxondo-Abadiño (4,220 Km)
Desjabetzeak: oraindik zehaztu gabe.
Lur Mugimenduak: eraikuntza proiektuan zehaztuko dira.
Hondakindegi bi (320.000 m3 eta 140.000 m3).
Tunel bi: San Migel (300 m) eta Santa Eufemia (250 m).
Lau zubibide: Solatxo (143 m), Arrazola (1029 m), Ursalto (239 m) eta Sagasta (453 m)
Kalte nagusiak: ondo kontserbaturiko baserri inguruetan kalteak, baina batez ere inpaktu gogorra paisaian. Durangaldeko bi ibar txukun eta  ederrenetakoetan zarata, okupazioa eta inpaktu bisuala eragingo ditu, Arrazolako zubibideak 80 m.tik gorako zutabeak eta 1.023 metroko luzera izango ditu eta alderik alde zeharkatuko du Apatamonasterio igerilekuen alboan. Sagastako zubibideak (453 m.) Mendiolako ibar ederra zeharkatuko du Mendilibar inguruan, Mendilibar Erdikoa baserria zutabe baten azpian hartuz,. Bestalde, zelan trena Apatamonasterio ondo-ondotik igaroko den, egingo  duen zaratak arazo handiek ekarriko dizkie herritarrei.

Desjabetzeak: oraindik zehaztu gabe.Lur Mugimenduak: eraikuntza proiektuan zehaztuko dira. Hondakindegi bi (320.000 m eta 140.000 m).Tunel bi: San Migel (300 m) eta Santa Eufemia (250 m). Lau zubibide: Solatxo (143 m), Arrazola (1029 m), Ursalto (239 m) eta Sagasta (453 m)Kalte nagusiak: ondo kontserbaturiko baserri inguruetan kalteak, baina batez ere inpaktu gogorra paisaian. Durangaldeko bi ibar txukun eta  ederrenetakoetan zarata, okupazioa eta inpaktu bisuala eragingo ditu, Arrazolako zubibideak 80 m.tik gorako zutabeak eta 1.023 metroko luzera izango ditu eta alderik alde zeharkatuko du Apatamonasterio igerilekuen alboan. Sagastako zubibideak (453 m.) Mendiolako ibar ederra zeharkatuko du Mendilibar inguruan, baserria zutabe baten azpian hartuz,. Bestalde, zelan trena Apatamonasterio ondo-ondotik igaroko den, egingo  duen zaratak arazo handiek ekarriko dizkie herritarrei.
Abadiño-Durango (3,520 Km)
Desjabetzeak: 233.247 m2, aldi baterako okupazioak kontatu gabe.
Lur mugimenduak: 585.000 m3.ko lur indusketa. Hauetatik 477.038 m3 hondakindegira, eta harrobietatik gehitu beharreko materiala: 28.029 m3 . Hiru hondakindegi: Untzilla (221.000 m3), Kantererreketa (101.000 m3) eta Larrinagatxu (505.000 m3, 241.000 m3 betetzeko)
Tunel bi: Eguskitza (646 m) eta Mendigain (942 m).
Lau zubibide: Untzilla (300 m. luze eta 40 m. altu), Mañaria (616 m. luze eta 43 m. altu), Ursalto (239 m), eta Sagasta (453 m).
Kalte nagusiak: Abadiñoko baserri guneetan luebakiak eta kalte gogorrak, baserriak beteketen azpian (Arrokoa) edo  luebakien alboan geratuko dira. Zarata arazo larria Mañariako zubibidea dela-eta, Tabira eta Izurtza ondotik igarotzen delako.

Durango-Amorebieta (4,600 Km)
Desjabetzeak: 153.768 m2
Lur mugimenduak: Indusketak 1.103.962,8 m3, Beteketak 541.800,6 m3, eta harrobitik ekarritako materialak 45.990,6 m3.
Hondakindegi bi: Torrebaso (522.706 m3, zabalik dago gaur egun) eta Orozketa (412.358 m3).
Hiru tunel: San Andres (703 m), Urzelai (661 m) eta Olabarria (1.062 m).
Zubibide bi: Larrinagatxu (66 m) eta Etxena (428 m)
Kalte nagusiak: lur mugimendu itzelak eta hondakin ugari, horrek ekarriko dituen kamioien joan-etorri guztiekin. Hainbat errekatxo eta erreka zeharkatu, lurperatuko eta hodiratuko dira, luebakiekin errekatxoak desbideratu eta iturri asko itsutu eta galdu egingo dira.
Amorebieta-Amorebieta (5,030 km.)
Desjabetzeak: 433.290 m2, gerora ezarritako zortasunak 122.787 m2  , eta aldi baterako okupazioak 86.611 m2.
Lur mugimenduak: indusketak 1.353.000 m3, beteketak 710.000 m3, eta harrobitik ekarritako materialak 27.000 m3.
Hiru hondakindegi: Arkotxa (144.000 m2), Malaespera (249.000 m3) eta San Lorenzo (963.000 m3).
Tunel bi: Arteako (330 m.), Orranpe (505 m.)
Bost zubibide: Arkotxa (162 m. luze, 15 m. altu), San Antonio- Malaespera (837 m. luze 32 m. altu), San Lorenzo (117 m. Luze, 11 m. altu), Leginetxe (260 m. luze, 22 m. altu), Ibaizabal (396 m. luze, 31 m. altu)
Kalte nagusiak: lur mugimendu itzelak eta hondakin ugari, horrek ekarriko dituen kamioien joan-etorri guztiekin. Hainbat errekatxo eta erreka zeharkatu, lurperatuko eta hodiratuko dira, luebakiekin errekatxoak desbideratu eta iturri asko itsutu eta galdu egingo dira. Luebaki oso handiak, 40 m.tik gorako ezpondak sortzen dira. San Lorenzoko hondakindegia itzela da eta etxebizitzen ondo-ondoan dago, San Lorenzo ermita albotik doa ardatza. Obra egiteko 18 bide barri zabalduko dira trazatuan zehar.


Amorebieta-Lemoa (3,415 Km)
Desjabetzeak: 201.408,73 m2, gerora ezarritako zortasunak 6.952,58 m2 eta aldi baterako okupazioak 25.543,61 m2.
Lur mugimenduak: indusketak 1.020.77 m3, beteketak 452.816 m3 eta harrobitik ekarritako materialak 231.567 m3.
Hiru hondakindegi: Landarinea-Mendieta ekialdea (367.888 m2), Landarinea-mendieta iparra (142.177 m3) eta Laminabaso (488.486 m3).
Hiru tunel: Ganzelai (1.365 m), San Roman (727 m.) eta Marrageruena (326 m.)
Zubibide bat: Lemoa-Boroa autobide berrriaren gainetik (62,4 m. luze eta 9,5 m. altu).
Kalte nagusiak: zati handiak luebakian, inpaktu larria paisaian. Hainbat errekatxo eta erreka zeharkatu, lurperatuko eta hodiratuko dira, luebakiekin errekatxoak desbideratu eta iturri asko itsutu eta galdu egingo dira. 35 metrotik gorako luebakiak sortzen dira. Obra egiteko 10 bide barri zabalduko dira trazatuan zehar.

Datu orokorrak Gasteiz Bilbo adarrean (14,7 km Elorrio-Durango, Amorebieta barik)
Lur indusketa: 4.700.000 m3 inguru
Lurren beteketa: 2.017.000 m3 inguru; 103 erreka eta ur korronte zeharkatuko dira, asko lurperatuta geratuko dira beste batzuk zubibidez zeharkatuak.
Harrobitik ekarritako materiala: 165.000 m3 inguru
Guztira 6.882.000 m3 inguruko lurren joan-etorria. Hiru ardatzeko kamioi batek 7m3 hartzen dituenez, lur metatzar hori mugitzeko 983.143 kamioikada  beharko dira. Horrek esan nahi du hiru urte t’erdiko epean  1.018 kamioi ibiliko direla egunean hara-hona. Datu hori gaur eguneko datuekin alderatuz: Elorrio-Durango (BI-632) errepidean  1.539 Ibilgailu astun ibiltzen dira eguneko (2005 urtea).
Obran zehar:  2.557 ibilgailu astun (+%40).
Hondakindegiak: 3.384.000 m3, hau da, Durangoko herria 2 metro lurrez betetzea edo alde zaharra 62 metro (20 solairuko etxe bat) lurrez betetzea bezala.
Kostua  Elorrio-Atxondo-Abadiño-Durango-Izurtza-Iurreta: 280.548.141€ (Amorebieta/Etxano zatiarekin, eta Angiozar-Atxondo eta Aramaio-Behobia Aldageltokiek Elorrion duten ibilbidea kontutan hartuta: 575.000.000 € ).
Sei udaletako aurrekontu orokorren batuketa:  46.384.000 € (2005 urtea)