EDITORIALA 22. alean argitaratua
Zuzendaritza politiko bat atxilotu arren ideiak ezin dira gartzeleratu. Marko Demokratikorako Proposamena edo/ta duela hiru urte Anoetan martxan jarritako bidea, herriarenak dira eta gainera gizartearen zati haundi batek lehenetsiko ditu aurrerantzean ere. Ezker Abertzaleak gatazka gainditu gura du balizko iruzur eta alderdikeri elektoralistez haratago.
Eta horretan ari gara Abadiñon ere. Udal gobernu berriaren agintekeri eta txapuzen gainetik, Ezker Abertzalearen Udal Taldea, burua erakusten ari da, proposamenak eginez eta erantzunkizunez jokatuz. Alperrik ari dira alkate berria eta bere taldekoak ANV batertu guran. Urteak eta urteak daramatza ezkerreko aukera abertzaleak udalgintzan, bardin gobernu zereginetan zein oposizioan, eta gauzak ondo egitekotan, oraingoek ere, kontutan hartu beharko gaituzte.
Herri gogoan dugu indarra!
